DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Arduraduna
ERABERRIKUNTZA ETA EZAGUTZAN ADITUAK DIREN PERTSONEN
MUGIKORTASUNA SUSTATZEKO ELKARTEA
Xedea
Online zerbitzuak
Web-erabiltzaileen kudeaketa
Gure zerbitzuekin loturiko jakinarazpen komertzialak
Legitimazioa
Esanbidezko adostasuna eta interes legitimoa
Hartzaileak
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagatzen, legezko betebeharra izan ezean
Interesdunen eskubideak eta eskubideen egikaritzea
Interesdunek eskubidea dute beren datuak eskuratzea, zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko, bai eta haien eramangarritasuna edota erabilera mugatzea eskatzeko edo haiek aurkaratzekoa ere, beren nortasuna jakinarazita datuen babeserako ordezkariari idatziz.
Erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentzian
Interesdunek uste badute beren datuak erabiltzeko edo beren eskubideak egikaritzeko orduan kaltetuak izan direla, erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, haren egoitza elektronikoan, zeinetara www.aepd.es web-orriaren bidez sar daitekeen.
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO ZEHATZAGOA
Bizkaia Talenten, gure produktu eta zerbitzuen bidez ahalik eta esperientziarik onena eskaintzeko lan egiten dugu. Kasu batzuetan, hori lortzeko, beharrezkoa izaten dugu informazioa biltzea. Zure pribatutasuna axola zaigunez, horri dagokionez gardenak izan behar dugula uste dugu.
Horregatik, eta EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (aurrerantzean, DBEO) datu pertsonalen erabilerari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruz ezarritako ondorioetarako, bai eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (aurrerantzean, IGZL) aurreikusitako ondorioetarako ere, ERABERRIKUNTZA ETA EZAGUTZAN ADITUAK DIREN PERTSONEN MUGIKORTASUNA SUSTATZEKO ELKARTEAk jakinarazi nahi dio erabiltzaileari datuen erabileraren arduraduna den aldetik erabiltzaileek emandako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean jasoko direla.
Gure konpromisoaren adierazgarri, lehenik eta behin honako hau azaldu nahi dizugu:
- Zure datuak erabiltzaile-esperientzia hobetzeko jasotzen dira, zure interesak eta beharrak kontuan hartuta.
- Zuri buruz eskuratzen ditugun datuei eta datuok eskuratzeko arrazoiari dagokienez, gardenak gara.
- Gure xedea da ahalik eta esperientziarik onena izan dezazun. Hori dela eta, zure informazio pertsonala erabiltzen dugunean, araudiaren arabera egingo dugu beti, eta, beharrezkoa denean, baimena eskatuko dizugu.
- Ulertzen dugu zure datuak zeureak direla. Beraz, prozesatzeko baimenik ez ematea erabakitzen baduzu, erabiltzeari utz diezaiogun eska diezagukezu.
- Gure lehentasuna da zure segurtasuna bermatzea eta zure datuak Europako araudiaren arabera erabiltzea.
Zure datuen erabilerari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, irakur itzazu gure Pribatutasun-politikaren atal hauek:
Nor da zure datu pertsonalen erabileraren arduraduna?
Izen soziala: ERABERRIKUNTZA ETA EZAGUTZAN ADITUAK DIREN PERTSONEN MUGIKORTASUNA SUSTATZEKO ELKARTEA
Helbide soziala: Bizkaiko Parke Teknologikoa, 804. eraikina, 300. modulua – Laga Bidea
IFK: G95326583
E-posta: informacion@bizkaiatalent.eus
Zein datu pertsonal biltzen dugu?
Erabiltzaileak datu hauek eman ditzake:
- Izena
- Helbide elektronikoa
- Kokapena
- IP helbidea, zein egun eta ordutan sartu zaren gure zerbitzuetan, Interneteko nabigatzailea eta gailuaren sistema eragileari buruzko informazioa
- Gurekin partekatu nahi duzun beste edozein informazio edo datu
Irudia eta ahotsa. Bizkaia Talentek kasu hauetan erabiltzen ditu interesdunen irudiak eta ahotsa:
- Interesduna gure datu-basean profesional gisa erregistratzen denean eta, bere lan-curriculumeko informazioa osatzeko, bere curriculum-argazkia barne-plataformara igotzen duenean.
- Interesdunak gure ekitaldi profesionaletako edozeinetan parte hartzen duenean, networkingekoetan zein soziokulturaletan.
Kasu batzuetan, nahitaezkoa da erregistro-inprimakia betetzea webgunean eskainitako zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko eta baliatzeko; era berean, eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuen babeserako politika hau ez onartzeak datu pertsonalak eskatzen diren edozein zerbitzutan harpidetzea, erregistratzea edo parte hartzea eragozten du.
Zergatik eta zertarako erabiltzen ditugu zure datuak?
Bizkaia Talenten, interesdunek ematen dizkiguten datuak helburu hauek betetzeko baliatzen ditugu:
- Eskatzen diguten informazioaren bidalketa kudeatu.
- Ekintza komertzialak garatu eta erabiltzailearekiko harremana mantendu zein kudeatu, bai eta Bizkaia Talenten webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak nahiz informazio-eginkizunak kudeatu ere; horretarako, baliteke bezeroen balorazio automatikoak egitea, haien profilak eskuratzea eta segmentazio-lanak egitea, haiekiko tratua beren ezaugarri nahiz beharren arabera pertsonalizatzeko eta, horrela, bezeroaren online esperientzia hobetzeko.
- Lehiaketak, zozketak edo antola daitezkeen bestelako sustapen-jarduerak garatzea eta kudeatzea.
- Kasu batzuetan, Agintariei edo hirugarren enpresei informazioa eman beharko zaie, auditoretza-arrazoiak direla eta, bai eta faktura, kontratu eta agirietako datu pertsonalak baliatu ere bezeroen edo Administrazio Publikoen erreklamazioei erantzuteko.
Irudia eta ahotsa zertarako erabiltzen ditugu?
- Curriculum-argazkia: profesionalak eskatutako zerbitzua kudeatzeko.
- Ekitaldietan jasotako ikus-entzunezko materiala: Bizkaia Talentek eskaintzen dituen zerbitzuak ikusarazi, zabaldu eta sustatzeko, bai barne-mailan bai bere sare sozial edo komunikabideetan.
Erabiltzaile gisa erregistratzearen ondorioz eskuratzen ditugun datu pertsonalak Jardueren eta Erabilera-eragiketen Erregistroan (JEE) jasoko dira, zeina aldian-aldian eguneratuko den, DBEOn xedatutakoaren arabera.
Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?
Zure datuen erabilera legezko funts hauetan oinarri daiteke:
- Interesdunaren baimena harremanetarako inprimakietarako, informazio-eskaeretarako edo buletinean alta emateko.
- Interes legitimoa gure bezeroen datuak zuzeneko marketin-ekintzetan erabiltzeko, eta interesdunaren esanbidezko baimena balorazio automatiko eta profilen eraketarekin loturiko guztirako.
- Legezko betebeharrak betetzea iruzurra saihesteko, Agintaritza publikoekin harremanetan egoteko eta hirugarrenen erreklamazioetarako.
Irudia eta ahotsa erabiltzeko legitimazioa:
- Interesdunak bere argazki profesionala gure barne-plataformara igotzean ematen duen baimena.
- Interes legitimoa: ekitaldietan Bizkaia Talenten sustapen- eta merkataritza-helburuetarako ikus-entzunezko materialak sortzea.
Zenbat denbora gordetzen ditugu zure datuak?
Datuen erabilerari eutsiko zaio, aipatu helburuak betetzeko, datuok biltzeko xedea bete ahal izateko behar beste denboraz (adibidez, merkataritza-harremanak iraun bitartean), bai eta datuen erabileratik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko behar beste denboraz ere.
Nori jakinarazten zaizkio zure datuak?
Kasu batzuetan, beharrezkoa denean baino ez, Bizkaia Talentek hirugarrenei emango dizkie erabiltzaileen datuak; hala ere, ez dizkie inoiz salduko. Bizkaia Talentekin lanean aritzen diren kanpo-zerbitzuen hornitzaileek (esate baterako, ordainketa-hornitzaileak edo unibertsitateak) dagozkien zerbitzuak emateko erabili ahal izango dituzte datuak, baina informazio hori ez dute beren helburuetarako edo hirugarrenei lagatzeko erabiliko.
Bizkaia Talent, datu pertsonalak enpresatik kanpora bidaltzen dituenean, haien segurtasuna bermatzen saiatzen da, eta hirugarren zerbitzu-hornitzaileek konfidentzialtasuna errespetatzen dutela eta datu pertsonalak babesteko neurri egokiak dituztela ziurtatzen du. Hirugarren horiek informazioa datuen pribatutasunari buruzko araudiaren arabera erabiltzen dela bermatzeko betebeharra dute.
Kasu batzuetan, legeak eska dezake datu pertsonalak erakunde publikoei edo beste alde batzuei jakinarazteko; halakoetan, legezko betebehar horiek betetzeko behar-beharrezkoa den informazioa besterik ez da jakinaraziko.
Eskuratutako datu pertsonalak taldeko beste enpresa batzuekin ere partekatu ahal izango dira.
Non gordetzen dira zure datuak?
Oro har, datuak EB barruan gordetzen dira. Europar Batasunekoak ez diren hirugarrenei bidaltzen zaizkien datuek behar besteko babes-maila eskaintzen dutela ziurtatuko dugu, dela Arau Korporatibo Lotesleak (BCR) dituztelako, dela “Privacy Shield” delakoari atxiki zaizkiolako.
Zein eskubide dituzu eta nola egikari ditzakezu?
Zure jakinarazpenak bidali eta zure eskubideak egikaritzeko, eskaera bidal dezakezu helbide elektroniko honetara: informacion@bizkaiatalent.eus
DBEOn xedatutakoaren arabera, eskubide hauek dituzu::
- Datuak eskuratzeko eskubidea: zuri buruz ditugun datu pertsonalen gaineko informazioa eska dezakezu.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: zure datu pertsonaletan izandako edozein aldaketa jakinaraz dezakezu.
- Datuak ezabatzeko eta ahazteko eskubidea: aurrena datu pertsonalak blokeatuta, ezaba daitezen eska dezakezu.
- Datuen erabilera mugatzeko eskubidea: datu pertsonalen erabileraren murrizketa dakar.
- Datuak aurkaratzeko eskubidea: datuak erabiltzeko baimena baliogabe dezakezu, erabiltzen jarraitzeari uko egiteko.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea: kasu batzuetan, datu pertsonalen kopia bat eska dezakezu, formatu egituratuan, ohiko erabilera duena eta irakurketa mekanikoa ahalbidetzen duena, beste arduradun bati helarazteko.
- Erabaki indibidualizatuen xede ez izateko eskubidea: erabilera automatizatuan bakarrik oinarrituriko erabakiak ez hartzeko eska dezakezu, profilen eraketa barne, baldin eta ondorio juridikoak sortzen badituzte edo interesdunari kalte esanguratsua eragiten badiote.
Zenbait kasutan, baliteke eskaera ez onartzea, legezko betebeharrak betetzeko beharrezko datuak ezabatzeko eskatzen baduzu.
Era berean, datuen erabilerari buruzko kexarik baduzu, erreklamazioa aurkez diezaiokezu datuen babeserako agintaritzari.
Nor da emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasunaren erantzulea?
Erabiltzailea da jasotako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra; beraz, Bizkaia Talentek ez du horren gaineko inolako erantzukizunik. Erabiltzaileek bermatuko dute, dagokion erantzukizuna beren gain hartuta, emandako datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla, eta indarrean daudela; horrez gain, behar bezala eguneratuta izango dituzte. Erabiltzaileak erregistratzeko edo harpidetzeko inprimakian informazio osoa eta zuzena emango du. Bizkaia Talentek erabiltzaileekin kontratatutako zerbitzuei amaiera emateko eskubidea izango du, baldin eta emandako datuak faltsuak, osatugabeak, zehaztugabeak edo eguneratu gabeak badira.
Bizkaia Talent ez da arduratuko berak sortu ez dituen eta beste iturri bat aipatzen duten informazioen egiazkotasunaz; hortaz, ez du bere gain hartuko informazio hori erabiltzeagatik sor daitezkeen balizko kalteen gaineko inolako erantzukizunik.
Bizkaia Talentek bere web-orrietako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du, eta informazio hori eskuratzeko aukera mugatu edo ukatu ere egin dezake. Bizkaia Talentek ez du inolako erantzukizunik izango berak emandako informazioan huts, akats edo omisioek erabiltzaileari eragin ahal dioten edozein kalte edo galeraren gainean, baldin eta informazio hori kanpoko iturrietatik badator.
Orobat, erabiltzaileak egiaztatuko du 14 urtetik gorakoa dela eta bere datu pertsonalen erabilerari dagokionez baimena emateko legezko gaitasuna duela.
Nola erabiltzen ditugu adinez txikikoen datu pertsonalak?
Printzipioz, gure zerbitzuak ez dira berariaz adinez txikikoentzat. Hala ere, baten bat hamalau urtetik beherakoentzat izanez gero, DBEOren 8. artikuluaren eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBEDBLE) 7. artikuluaren arabera, Bizkaia Talentek baimen baliozko, aske, zalantzarik gabeko, zehatz eta haien legezko tutoreek jakina eskatuko du adinez txikikoen datu pertsonalak erabiltzeko. Kasu horretan, baimena ematen duen pertsonaren NANa edo identifikatzeko beste moduren bat eskatuko da.
Hamalau urtetik gorakoen kasuan, datuak erabili ahal izango dira erabiltzailearen baimena izanda, legeak guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularren laguntza eskatu ezean.
Zein segurtasun-neurri aplikatzen dugu zure datu pertsonalak babesteko?
Bizkaia Talentek Datu Pertsonalen Babeserako Legeak eskaturiko segurtasun-mailak ezarri ditu, eta bere esku dauden beste bitarteko eta neurri tekniko batzuk ezartzen saiatzen da Bizkaia Talenti emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko.
Bizkaia Talentek ez du bere gain hartuko sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren interferentziak, omisioak, etenak, birus informatikoak, telefono-matxurak edo deskonexioak direla-eta Bizkaia Talentekin zerikusirik gabeko arrazoiengatik sor daitezkeen kalte edo galeren gainean, ez eta sistema elektroniko honen erabileran gerta daitezkeen atzerapen edo blokeatzeen gainekoa ere, telefono-lineen gainkargek edo Datu-prozesuen zentroko, Interneteko sistemako edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek eraginak eurak, ezta hirugarrenek Bizkaia Talenten kontroletik kanpo bidegabeko esku-sartzeen bidez sor ditzaketen kalteen gainekoa ere. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.
Beste webgune batzuetarako estekak
www.bizkaiatalent.eus webgunean, beste webgune batzuetarako estekak egon daitezke. Esteka horietako batean klik egin eta kanpoko webgune batean sartzean, bisitaldia webgune horren pribatutasun-politikaren mende egongo da, eta Bizkaia Talentek ez du inolako erantzukizunik izango haren gainean.
Nola erabiltzen ditugu cookieak?
Bizkaia Talenten webguneak eta sare sozialek cookieak erabiltzen dituzte, zure nabigazioa optimizatzeko eta pertsonalizatzeko. Cookieak erabiltzailearen terminalean bertan ezartzen diren informazio-fitxategi fisikoak dira; haien bidez jasotako informazioak balio du erabiltzaileari atarian zehar nabigatzen laguntzeko eta haren nabigazio-esperientzia optimizatzeko. Cookieen bidez bildutako datuak haien sortzaileekin parteka daitezke, baina informazio hori ez da inola ere datu pertsonalekin lotuko, ezta erabiltzailea identifika dezaketen datuekin ere.
Dena den, erabiltzaileak ez badu nahi bere disko gogorrean cookierik instalatzea, bere nabigatzailea fitxategi horien ezarpena eragozteko konfigura dezake. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus gure Cookie-politika.
Pribatutasun-politika hau alda daiteke?
Pribatutasun-politika hau aldatu egin daiteke. Hortaz, aldian-aldian berrikustea gomendatzen dizugu.